XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maitasunari gorroto

Ez adi gelditu gure atean.
Oakit aurrera. Zertarako aut,
Maitasun, biotz-eden, etxean?
Ordu onean jo dek nere atea!
Biotza zakarretara, ustel-gai,
jaurti nian. Ez egon nere zai.

Pake-lapur,
arpegi gozo, gibel txakur,
ematen dekan ezti-edena,
oñaze miñagoa sortzearren
eskeñi oi-dek.
Erruki-gabe ixurtzen dakik
beazun-eztena.

Ama bat eman idaken, argi-uts.
Ni samintzeko, erio-mende,
biurtu uan ezur eta auts.
Zertarako niñukan erri baten seme?
Onen ederrez txora-ondoren,
eten nendin zori-gabe?

Maitasun! Gorroto aut!
Eskein gezurtiz,
amaika aldiz
itxutu nauk.
Maitale eziñen egarriz
zirika niñukan, aiek irriz
utzi nenzaten minbera.
Ire aolkuz lege guziak
jaurti nizkian leizera.

Jainkoa Bera maitatzen ere,
ez didak utzi pakean.
Oben-irrikaz nere bizia
josi dek: inpernu-keizez
gal zedin nere zoria.